Dokumentazio kopuru handiak edukitzea balio izugarriko lanabesa da, baina batzuetan arazo larria bihurtzen da. Kapsula familiako software produktuek eskaintzen dituzten erramintei esker, enpresa batek ahalik eta etekin handiena ateratzen die erabili ohi dituen dokumentazio-mota desberdinei, hala barrukoak (testuak, txostenak, finantzaria...) nola kanpokoak (datu baseak, argitalpenak...)
HONA HEMEN Kapsula bitartez sortutako Dokumentu Baseek dituzten ezaugarrietako batzuk:
Testuaren indexazioa, fitxa bidezko
katalogazioa eta enkarpetatze tematikoa.
Dokumentuen tratamendu multilinguea,
testu bakoitzaren hizkuntza identifikatuz eta hizkuntza bakoitzaren arabera
filtro morfologiko desberdinak erabiliz.
Edukin multimediak jaso ahal izatea: testuak, irudiak, audioa, bideoa edo zernahi
dokumentu mota.
Dokumentu Baseak Internet-en modu garden eta automatikoaz argitaratu ahal izatea.
Informazio kopuru izugarri handiak
kudeatzeko ahalmena, aldi berean Dokumentu Base anitzak izateko
ahalmenarekin.
Edukiak CD-ROMean argitaratzeko
erramintak.
Dokumentuak kontsultatu eta berreskuratzeko
garaian, azkartasuna eta sinpletasuna nagusi dira, erabiltzailearen
interfaze arin eta intuitiboaren ondorioz.
Prozedurak aurreratuak dira eta dinamikoki
defini daitezke.
Abiapuntu ez-dijitaletako dokumentuak
integratu ahal izateko mekanismoa.
GUZTI HONEN BITARTEZ kudeaketa dokumentalerako lanabes ezinbestekoa duzu Kapsula, enpresarentzat berarentzat, Internet-erako edo CD-ROMeko argitalpenerako.